Duela egun batzuk Erromoko kaletatik topo egin nuen euskaltegiko
irakasle batekin (irakasle ona eta persona hobe). Agurrak eman ondoren hasi
ginen berbatzen, hitz egin genuen gauza askotari buruz. Haien artean, hitz egin
genuen eukaltegiari buruz eta etorkizunak ekarriko dizkigun ustekabeei buruz.
Udalak aldarrikatu duenaren arabera euskaltegia
lekuz aldatuko da (antza, bi milla eta hamabostean). Egoitza berrian, laugarren
solairuan hain zuzen, egongo da euskaltegia, eta han euskaltegiak orain duen
eremua baino gutxiago izango du. Horrek zer esan nahi du?, Ba 10 gela izan
beharrean, 8 gela egongo da, gaurkoak baino txikiagoak gainera.
Hau guztia egin da interesatuenekin hitz egin gabe.
Hau, harrigarria da alkateak aldarrikua kontuan hartzen bada, hau da; eraikitzen
ari den kultur areto berria adostasun baten ondoria dela (gezurrak hanka motzak ditu).
Beste aldetik, euskaltegiko irakasleak beti egon
dira kexati eduki dituzten baliabide zahar direla eta, haien esanetan udaletik
erretiratzen diren ordenagailuak, monitoreak, kasetak eta abar joaten dira
euskaltegira zabortegira balitz bezala. Espero dugu aurrerantzean egoitza
berria izateaz gain baliabide berriak ere hornitzea (mahaiak, aulkiak,
ordenagailuak, filmak ikusteko gelak, proiektoreak, fotokopiak egiteko tresnak,
eskanerrak eta abar).
Bukatzeko, ikustear dago nola kudeatzen den
hainbeste ekintza, denak batera egoitza berberean. Euskaltegia, Nagusien Etxea, Gaztegunea,
Liburutegia, Musika grabatzeko gelak… Bakoitzak bere
ezaugarri eta bezeroekin. Again, ezinezkoa izango da euskaltegiko gela irekita uztea
lapurretak oztopatu nahian.
Erromoko auzokideen elkartea bat gatoz erromoko
euskaltegiko irakasleekin. Hobe litzateke Euskaltegia orain dagoen egoitzan mantentzea,
hori bai, berritze lanak behin eginda eta baliabide berriak bermatuz. Alde onak
agerian daude.
Ander Fernández