GEZURRAK ANKA MOTZAK DITU.


Duela egun batzuk Erromoko kaletatik topo egin nuen euskaltegiko irakasle batekin (irakasle ona eta persona hobe). Agurrak eman ondoren hasi ginen berbatzen, hitz egin genuen gauza askotari buruz. Haien artean, hitz egin genuen eukaltegiari buruz eta etorkizunak ekarriko dizkigun ustekabeei buruz.
Udalak aldarrikatu duenaren arabera euskaltegia lekuz aldatuko da (antza, bi milla eta hamabostean). Egoitza berrian, laugarren solairuan hain zuzen, egongo da euskaltegia, eta han euskaltegiak orain duen eremua baino gutxiago izango du. Horrek zer esan nahi du?, Ba 10 gela izan beharrean, 8 gela egongo da, gaurkoak baino txikiagoak gainera.
Hau guztia egin da interesatuenekin hitz egin gabe. Hau, harrigarria da alkateak aldarrikua kontuan hartzen bada, hau da; eraikitzen ari den kultur areto berria adostasun baten ondoria dela (gezurrak hanka motzak ditu).
Beste aldetik, euskaltegiko irakasleak beti egon dira kexati eduki dituzten baliabide zahar direla eta, haien esanetan udaletik erretiratzen diren ordenagailuak, monitoreak, kasetak eta abar joaten dira euskaltegira zabortegira balitz bezala. Espero dugu aurrerantzean egoitza berria izateaz gain baliabide berriak ere hornitzea (mahaiak, aulkiak, ordenagailuak, filmak ikusteko gelak, proiektoreak, fotokopiak egiteko tresnak, eskanerrak eta abar).  
Bukatzeko, ikustear dago nola kudeatzen den hainbeste ekintza, denak batera egoitza berberean. Euskaltegia, Nagusien Etxea, Gaztegunea, Liburutegia, Musika grabatzeko gelak… Bakoitzak bere ezaugarri eta bezeroekin. Again, ezinezkoa izango da euskaltegiko gela irekita uztea lapurretak oztopatu nahian.
Erromoko auzokideen elkartea bat gatoz erromoko euskaltegiko irakasleekin. Hobe litzateke Euskaltegia orain dagoen egoitzan mantentzea, hori bai, berritze lanak behin eginda eta baliabide berriak bermatuz. Alde onak agerian daude.

Ander Fernández